Errementaritza-zerbitzuen sorta zabala eskaintzen dugu, eta horien artean azpimarratzekoak dira eraikuntzarako, industriarako eta obra zibilerako produktuen fabrikazioarekin zerikusia dutenak. Dena den, errementaritza artistikoaren eta itsas errementaritzaren arloko hainbat lan ere egiten ditugu.
Berdin-berdin lantzen ditugu burdina, altzairua, altzairu herdoilgaitza, Corten altzairua eta aluminioa. Horretarako, gure instalazioak ezin hobeki egokituta daude, eta profesionalek esperientzia handia eta metalaren sektorean ezagutza zabala dituzte.
Gure lan guztiak oso kalitate oneko produktuekin eta materialekin egiten dira. Horregatik, bezeroen esku gure produktu guztien kalitateari buruzko ziurtagiriak jartzen ditugu.
Material motaren arabera eta bezeroaren beharrei jarraikiz, akabera desberdinak eskaini ditzakegu. Pintura eta bernizetatik hasita, akabera distiratsu, satinatu, esmerilatu, marradun, metalizatu, galvanizatu, eta abarrera arte.
Bezeroak eskatzen duenaren arabera, gure produktuak behar bezalako bilgarriekin eta/edo bertan muntatuta entregatu daitezke.