Gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea da gure filosofiaren hasiera, “kalitatea xehetasun txikienetan ere azaldu behar da”.
Piezen arteko loturen kalitatea, soldadura-puntuak, lixatzea, leunketa, babesa, emateko modua, garbiketa, etab. garrantzitsuak dira, egindako lan mota gorabehera. Hala delakoan gaude eta, azken finean, hori da gure bereizgarria.
Gure lan egiteko modua oinarrizko hiru zutabetan laburbildu daiteke: Materialak eta haien propietateak ondo ezagutzea; betiere konponbiderik moldakorrenak bilatzea; eta proiektu berri bakoitzari aurre egitean borondatea eta dinamismoa.