Txingurawww.txingura.com
Corten altzairua gero eta gehiago eskatzen da eraikuntzaren sektorean, bai arkitektura-mailan, bai kanpoaldeko eta barrualdeko elementu edo konponbide apaingarri gisa

Oso material preziatua da bere oxidazio karakteristikoari esker. Estetika erakargarria eskaintzeaz gain, fenomeno atmosferikoetatik babesten du.

Corten altzairuak gainazalean oxido-geruza bat sortzen du, eta urarekiko nahiz haren lurrunarekiko iragazgaitza da, beraz, altzairua ez da piezaren barrualderantz oxidatzen.

Material hau erabiltzen denean oso garrantzitsua da soldadura-puntuak gainerako materialaren erritmo berean higatu edo jatea. Horretarako, soldadura-teknika bereziak aplikatu behar dira.

Txinguran urte asko daramatzagu Corten altzairuarekin lanean eta, ondorioz, Corten altzairuan berme osoz proiektuak garatu eta produktuak sortzeko behar den esperientzia dugu.

Corten altzairuan fabrikatu ditugun errementaritzako elementuak

Corten altzairuan egin ditugun zenbait errementaritzako proiektu

  • ”Humus” Corten altzairuan forma geometrikoen multzoaOlarain ikasle-egoitza nagusia - Donostia (Gipuzkoa)
  • Altzairuzko barandak eta Corten altzairuzko lore-askakArrobitxulo sustapena- Astigarraga (Gipuzkoa)
  • Itxiturak, barandak eta bestelako elementuak Corten altzairuanGebeslan eraikuntza-konpainia - Donostia (Gipuzkoa)
  • Etxebizitzen sustapenean errementaritzako lanakUrumea Berri sustapena - Astigarraga (Gipuzkoa)
  • Barandak, etxebizitzaren bereizleak, lore-askak eta bestelako elementuakSan Bartolome - Donostia (Gipuzkoa)