Obra zibilerako zenbait errementaritza-zerbitzu eskaintzen ditugu. Nagusiki, hiriko altzariak eta egiturak fabrikatzen ditugu.
Ohiz errementariek fabrikatutako elementuak aurkitzen dira hirian. Metalez (burdina, altzairu herdoilgaitza, Corten altzairua eta/edo aluminioa) fabrikatzen diren hiri elementuak fenomeno atmosferikoekiko oso erresistenteak dira eta asko irauten dute. Gainera, bandalismoaren aurka konponbide ona dira.
Urteetan zehar obra zibilerako hainbat errementaritza-proiektu garatu ditugu, batik bat, metalezko egiturak eta barandak, baina azken urteetan, elementu apaingarriak gauzatzeko Corten altzairuak gora egin duenez, produktu desberdinak fabrikatu ditugu, hala nola lore-askak, hormen estaldurak, eskulturak, etab., eta aplikazio anitzera jo dugu.