Kanpoaldean eta/edo barrualdean metalezko produktuak egiteko konponbiderik onenetarikoa da. Izan ere, toki horietan erresistentziaz eta iraunkortasunaz gain, akabera estetiko ona eta gutxieneko mantentze-lanak lortu nahi dira.
Oxidazioarekiko erresistentziarekin batera, material honen ezaugarririk preziatuena akaberak dira. Berniz edo pinturarik gabe hainbat aukera daude.
Txingurak behar bezalako ekipoa du altzairu herdoilgaitzaren esparruan berme osoz, batetik, proiektuak garatzeko eta, bestetik, produktuak sortzeko. Hala erakusten dute gure instalazioek eta guri buruzko zenbait erreferentziak.
Altzairu herdoilgaitzak hainbat akabera ditu: leundu distiratsua, matea, “scotch” marratua, granailatu “isuria”, etab.