Txingurawww.txingura.com

Pribatutasun-politika

Sarrera

Datu pertsonalak babesteko araudia betetze aldera, erabiltzaileei jakinarazten zaie posta elektronikoz, inprimakien bidez edo webguneko beste edozein bitarteko erabiliz helarazten dituzten datu pertsonalak Txingura Tailerra SLko (tratamenduaren arduraduna) (IFZ: B20875332) datuen tratamendu-sistemetan sartuko direla. Helburu izango dute jasotako kontsulta eta eskaerei erantzutea, zurekin harremanetan jartzea, eskatutako zerbitzuak kudeatzea, merkataritza-harremanak izatea eta jardueraren beraren eginkizun eta interes legitimoak betetzea, bai eta harpidetu direnei buletinak eta berriak bidaltzea eta etorkizunean intereseko informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea ere.

Baldintza hauek onartze aldera, halabeharrez berariazko baimena eman behar da deskribatutako datuak tratatzeko. Hala, denboran mugarik gabe kontserbatu ahalko dira pribatutasun-politika honetan deskribatutako helburuetarako, zuk kontrakoa adierazi ezean. Datuak babesteari buruzko araudian ezartzen diren eskakizunen arabera, tratamenduaren oinarri juridikoak honako hauek dira: datuak tratatzeko baimena, zuk eskatutako ondasun eta zerbitzuen transakziorako datuak tratatu behar izana, tratamenduaren arduradunak legezko eskakizunak bete behar izana eta/edo merkataritza- eta informazio-komunikazioak bidali nahi dituenean, tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa , adibidez.

Zure datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira. Txingura Tailerra SL enpresak konpromisoa du erabiltzaileen pribatutasunaren eta datu pertsonalak babestearen alde eta bere baliabideak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. 

Datu pertsonalak biltzea

Webgunean sartu nahi denean, tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak emateko ez du eskatzen. Hala eta guztiz ere, webgunean harremanetarako inprimakiak daude, eta betetzeko erabiltzaileak identifikazioko eta/edo harremanetarako datu pertsonalak helarazi behar ditu. 

Erabiltzaileak bere datu pertsonalak aske eta borondatez emango ditu. Txingura Tailerra SL enpresak eskatu den zerbitzua gauzatze aldera ezinbestekoa dena baino informazio pertsonal gehiago ez du eskatzen. Datuak benetakoak nahiz zuzenak izateari eta tratamendu legitimoa jasotzeari dagokionez, erabiltzailea da arduradun bakarra, eta Txingura Tailerra SL edozein erantzukizunez salbuetsiko du. Nolanahi ere, erabiltzaileek bermatu eta erantzuten dute helarazitako datu pertsonalen zehaztasun, indar eta egiazkotasunari buruz, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute.

Tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak behar bezala eta egokiro bilduko ditu webguneko helburuen, erabilgarritasunen, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera. Modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan egingo du, beraz, ez dira inolaz ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, desleialak, legez kanpokoak edo nolabait erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dutenak.

Webgune honen bidez informazioa bidaltzeko nahitaez eta berariaz baimena emango da pribatutasun-politikan adierazten diren datuak webguneko baldintza orokorretan tratatze aldera. 

Curriculumak

Webgunearen, inprimakien, helbide elektronikoaren edo antzeko mekanismoen bitartez curriculum vitaea helarazten duen erabiltzaileak berariaz baimena ematen du bere datuak “Administrazioa” izeneko datuen tratamenduan sartzeko. Datuak etorkizunean enpresako langileen hautaketa-prozesuetan parte hartzeko erabili ahal izango dira. Era berean, datuak tratamenduaren kanpoko enpresei laga ahalko zaizkie, baldin eta tratamenduaren arduradunak langileak hautatzeko prozesuetarako kontratatu baditu. 

Interesdunen eskubideak

Honako eskubide hauek erabil ditzakete: atzipena, zuzenketa, ezabaketa, tratamendua mugatzea, eramangarritasuna eta kontra egitea, bai eta baimena ezestea edo beste edozein eskaera ere. Xede horrez, idatziz zuzenduko zaio tratamenduaren arduradunari: Txingura Tailerra SL; Egiburuberri Poligonoa 17 D, 20100 Errenteria (Gipuzkoa); tel.: 943331836; bestela, posta elektronikoaren honako helbide honetara joko da: txingura@txingura.com. 

Eskaerari eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko dokumentuaren kopia (NANa edo antzekoak) erantsiko zaio. Eskaera legezko ordezkari gisa egiten bada, eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko dokumentuaren kopiaz gain, ordezkaritza ziurtatzen duen dokumentua gehituko zaio. Eskaerak ebaztean ados ez bazaude edo erreklamazioa aurkeztu nahi baduzu, hona hemen kontrol agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Erakundea (www.aepd.es).

Segurtasun-neurriak

Txingura Tailerra SL enpresak bere datu-tratamenduetan dauden datu pertsonalak tratatuko ditu, eta datu pertsonalak tratatzeko segurtasun-neurrien arloan aplikaziokoa den indarreko legediaren arabera, beharrezkoak diren neurri teknikoak nahiz antolakuntzari buruzkoak hartuko ditu haien segurtasuna bermatzeko eta ez aldatzeko, galtzeko edo baimenik ez dutenek tratatu edo atzitzeko. Xede horrez, kontuan hartuko dira teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakiaren ekintzatik datozenak, bai ingurune fisiko edo naturaletik datozenak, . Hala ere, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikorako neurriak ez direla erasoezinak eta legez kanpoko edo bidegabeko balizko erasoez ez daudela salbu. Halakoetan, Txingura Tailerra SL enpresa ez litzateke arduradun.

Sare sozialetara eta web kanaletara esteka

Webgune honek sare sozialetara eta kanpoko webgune nahiz kanaletara estekak eskaini ditzake, hala nola Facebook, Instagram eta Twitter, besteak beste. Txingura Tailerra SL enpresak esteka horiekiko ez du erantzukizunik izango. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modu erabiliz, Txingura Tailerra SL enpresarekin lotuta, sare sozialetan eta kanpoko webguneetan nahiz web kanaletan sartzen den erabiltzaileak berariaz eta aurretiaz berri du erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookie-politikak eta edozein baldintza eta/edo araudi sare sozialen eta webguneen nahiz web kanalen entitate arduradunen mende daudela, inoiz Txingura Tailerra SL enpresaren mende.

Indarraldia

Txingura Tailerra SL enpresak bere irizpidepean eta lege- edo jurisprudentzia-aldaketen arabera pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du. Tratamenduaren arduradunak aldaketaren bat sartzen badu, testu berria webgune honetan argitaratuko da eta erabiltzailea jakinaren gainean geldituko da. Nolanahi ere, erabiltzaileekin harremana webgunean sartzen den une zehatzean aurrez ikusitako arauei jarraikiz arautuko da. Horregatik, tratamenduaren arduradunak gomendatzen dizu webgunean sartzen zaren bakoitzean pribatutasun-politika hau bisitatzea.

Jurisdikzioa

Txingura Tailerra SL eta erabiltzailearen artean ezartzen diren harremanak aplikazioko legediari eta jurisdikzio eskudunari buruzko indarreko araudiak xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala eta guztiz ere, araudiak foruaren mende gelditzeko aukera ematen duen kasuetarako, Txingura Tailerra SL enpresak eta erabiltzaileak berariaz uko egiten diote bestelako foruari, eta Donostiako (Gipuzkoa) epaitegiek eta auzitegiek esandakoa beteko dute.

Txingura Tailerra SL enpresak pribatutasun-politika ez betetzea edo webgune honetan aurkeztutako edukiak bidegabe ez erabiltzea jarraituko du, eta Zuzenbidean dagozkion ekintza zibil eta penal guztiei ekingo die, izaera ekonomikokoa barne.

Lege-oharraren eta pribatutasun-politikaren azken eguneratzea: 2019/04/04